2011/02/28

Van Gogh



Beste bueltatxo bat proposatzen dizuet. Orain Amsterdameraino joango gara 
Van Gogh Museoa ezagutzera.

Web orriak hizkuntza hautatzeko aukera ematen du. 
Margolanak ikusi ahal izateko, THE MUSEUM sakatu eta Permanent collection atalean ikusiko ditugu.

Casa Batlló




Ostiralean Donostian izan ginen Gaudí - La Pedrera izeneko erakusketa ikusten. Historia eta Plastika klaseetan ikasitakoa birpasatzeko aukera izan genuen bertan eta baita gauza berriak ikasteko ere. 
Modernismoaren beste obra famatu batzuk aipatu ditugu gelan. Hemen Gaudíren beste obra bat aurkezten dizuet, Batlló Etxea, Eiderren gustokoa dena. Bartzelonako Gracia Pasealekuan aurkitzen da, La Pedrera bezala. 

Ikasketa bidaian Bartzelonatik pasako zarete eta ez dakit denbora (gogoa?) nahikoa izango duzuen bisitan joateko. Baina orain bai,  bueltatxoa eman dezakuzue. Disfrutatu!


 

2011/01/17

Oparitxoak

El Principito en versión chino mandarin 

1. oparitxoa, Rubenentzat:
Hemen daukazu Txinan argitaratutako Printze Txikiaren ale baten azala.


Nekaneren izebaren bilduma behekoa bezain zabala izango al da?   
Le petit Prince















2. oparitxoa, guztiontzat:
                                           http://www.youtube.com/watch?v=eYgR6e4i9Cs

2011/01/16

El Principito


Pasa den astean irakurri genuen El Principito (Le Petit Prince)
Antoine de Saint-Exupéry-k idatzitako ipuin zoragarria.
Ulertzen ez zenituzten hitzak edo ideiak argitu genituen, zuen gustoko pasarteak azpimarratu eta ahoz komentatu genituen.
Orain, aldiz, nik proposatuko dizuet ipuinaren beste pasarte bat eta zuek idatziz komentatu beharko duzue. Ipuina gaztelaniaz irakurri dugu eta gaztelaniaz egingo duzue iruzkina. Gelan egin genuen bezala, azalduko duzue pasarteak zer esan nahi duen, ados edo kontra zaudeten... Gogoratu zaindu behar duzuela testu osoaren egitura.
Hona hemen pasartea: 

"Te juzgarás a ti mismo —le respondió el rey—. Es lo más difícil. Es mucho más difícil juzgarse a sí mismo, que juzgar a los otros. Si consigues juzgarte rectamente es que eres un verdadero sabio".

(Printze Txikia eta erregearen arteko elkarrizketaren zatia)



2010/11/14

2010-2011

Aurten 4. mailan gaude. Pare bat lagun berri dauzkagu gelan eta oso ondo egokitu dira taldean.
Guztiok lan egiteko prest?
ANIMO! AZKEN TXANPA!

2009/11/30

Ipuinaren jarraipena wikian sartu dugu

2. ipuinaren jarraipena egin behar genuen. Ebaluazioa gainean daukagunez ez dugu denbora nahikorik izan jarraipen hori lantzeko. Baina parte hartu nahi genuenez, zerbait idatzi dugu. Espero dugu zuen gustokoa izatea.
Aniztasuna 3. Langaitz.

2009/11/23

NARRAZIOA: Ipuinak

Egun hauetan NARRAZIOA lantzen ari gara. Narrazioaren ezaugarriak birpasatu ditugu eta bere egitura lantzeko ipuinen egitura landu dugu.

Eskolen arteko ipuinak